Itsasondoko kanporaketako lau finalistak. Argazkia: EH Mus
Asteburuan jokatu dute Euskal Herriko Mus Txapelketako lehen kanporaketa Goierrin. Itsasondon egin zuten aurreneko saioa, larunbatean. Guztira 11 bikote aritu ziren musean, Kaxintane tabernan. Txapela, Joseba Usabiagak eta Mikel Sanchezek osatutako bikoteak jantzi zuen, finalean Elena Vicente eta Aintzane Diez bikotea mendean hartu eta gero.
Datorren asteburuan, gehiago
Itsasondokoaren ondoren, datorren asteburuan kanporaketa ugari jokatuko dituzte Goierrin. Ostiralean, Legorretako Aldapa Haundin (23:00) eta Zaldibiako Joxepanen (22:30) izango dira, eta larunbatean, Arriarango Intxaurpe (16:30) eta Segurako Zopajale (22:00) elkarteetan. Hila bukatzerako, 30ean, Lazkaon ere egingo dute saioa.