Genero indarkeria kasu berria salatzeko elkarretaratzea egin dute Beasainen
Asmubek berriz atera du gaur iluntzean herriko plazara Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez leloa duen pankarta. Dozenaka herritar elkartu dira pankartaren atzean, urtarrilaren 4an Beasainen izan zen genero indarkeria kasua salatzeko. Egun hortan gizonezko batek bere emaztea erasotu zuen seme-alaben aurrean. Urruntze agindua ezarri diote.