Igartzako igerilariak domina ugari lortu dituzte asteburuan
Urtarrilaren 16an Legazpin jokatu zen Gipuzkoako Neguko sarian emaitza onak lortu zituen Beasaingo Igartza taldeak. Igerilari ugarik dominak lortu zituzten: Andoni Berbel, Iker Mujika, Eider Goñi, Itsaso Ortega, Juan Jose Arostegi, Uxue Rios, Aitor Ruiz, Odei Sanchez, Lide Intxausti, Naroa Arroniz, Olatz Arrese, Naiara Zurutuza eta Eider Sanchez.
Bestetik, Ezequile Vazquez Gipuzkoako Alebinen Teknifikaziora deitu dute. Bergaran izango du saioa datorren larunbatean.