Talo ikastaroa egingo dute hilaren 26an Arriaranen.
Goiztiri AEK euskaltegiak urteroko ekitaldia egingo du hilaren 26an: talogintza tailerra. Ohi bezala, Arriarango Intxaurpe elkartean izango da, 18:30ean. Helduek 4 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 2 euro. Ikastaroan parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurrez. Osteguna da azkeneko eguna. Beasaingo edo Ordiziako euskaltegietan eman daiteke izena. Beasaingoa J.M. Iturriotz kaleko 14 zenbakian dago (943 88 93 40 – beasain@aek.eus. Ordiziakoa, berriz, Nafarroa Beherea kaleko 1. zenbakian (943 88 91 74 – ordizia@aek.eus).