Ataunen gimnasioan eta ‘boulder’-ean ibiltzeko bazkidetza berritzeko epea ireki du udalak
Ataunen iazko otsailean ireki zituzten eskalada lantzeko boulderra —altuera txikian trebatzeko, paretan horizontalki — eta gimnasio berritua. Igerilekuaren aldagela izateko eraikitako txabolan egokitu zuten boulderra, eta Auzoeta kiroldegiko harmailapeko areto batean gimnasia kardiobaskularra egiteko makina berriak kokatu zituzten.
Lehen urtean harrera bikaina izan dute bi zerbitzuek. Urte berriarekin, Ataungo Udalak bazkidetza berritzeko edo lehen aldiz egiteko epea ireki zuen, urtarrilaren 11n. Udaletxean eman behar da izena, astegunetan 09:00etatik 14:00etara, ordainketa-agiria eramanda.
Gimnasioaren hilabeteko kuota 5 euro da, urtekoa 50 euro. Boulderra urtean 10 eurogatik erabil liteke. Familia osoarena 80 euro da, bietarako. Giltza elektronikoa urtero aktibatu beharra dago. Lehen aldian, 10 euro ordaindu behar da giltza.
Bestetik, San Gregorioko Zelai frontoiaren atzean gora eskalatzeko horma bukatzen ari dira.