Konposta egiten ikasteko ikastaroa egingo dute bihar Seguran
Sukaldean sortutako materia organikoa eta lorategiko edo baratzeko landare hondarrak konpost bihurtzen ikasteko auzokonposta eta autokonposta egiteko ikastaroa antolatu dute Seguran. Bihar izango da 19:00etan, kultur etxean. Sasietako teknikari batek emango ditu konpostaren inguruko azalpenak. Herritar guztiei zuzendutako ikastaroa da.