Ordiziako hondakinen kontsultarako data ez dago zehaztua. Hasiera batean udalak ohar bidez zabaldu du martxoaren 12 eta 13an finkatuta dagoela galdeketaren data, baina gerora jakinarazi dute informazio hori ez dela zuzena. Martxoaren 12 eta 13a proposatu ditu galdeketa egun bezala, baina oraindik ere datozen bileretan erabakiko du Hondakinen Mahaiak noiz egiten den Ordizian hondakinen sistemaren inguruko herri galdeketa, eta zein izango den erabiliko duten prozedura.