Atzo arratsaldean elkartu zen Ordiziako Hondakinen Mahaia
Ordiziako Hondakinen Mahaia osatu dute dagoneko. Atzo egin zuten aurreneko bilera, eta bertan, hondakinen gaineko galdeketaren inguruko kronograma bat aurkeztu zuten. Bertan, galdeketa martxoaren 12 eta 13an egitea proposatzen da, nahiz eta oraindik data hori zehazteko dagoen. Galdeketaren metodologia, eta galdera edo galderak zeintzuk izango diren ere, datozen asteetan egingo diren bileretan zehaztuko dute.