Urnietako bolariek jantzi dute Gipuzkoako taldekako txapela
Urnietako Santa Kruz bolari taldeak irabazi du 2016ko taldekako Gipuzkoako bola txapelketa. Mutiloan jokatu zen lehiaketako bigarren eta azken jardunaldia, igandean, eta lider zegoen Zerain gainditu zuten. 2014an ere Urnietakoak izan ziren txapeldun, orduan azken jardunaldian Segurari aurre hartuta.
Urnietako sei partaideek 280 birla bota zituzten Mutiloako Gurruntzainen, CD Hernanikoek bezainbeste —hiru goierritar aritu dira hernaniarrekin—. Legazpiko Danantzako taldeak ondu zuen eguneko hirugarren joko onena, 270 punturekin.
egurako Txoritegi (267) eta Zerain (266) sailkatu ziren hurrena. Zerainek, azkenean, ez zuen zeukan puntu bateko abantaila defendatzerik izan.
Goierritarrak atzera aurten
Sailkapen orokorrean, bi tiraldiak batuta, Urnieta (556), CD Hernani (552), Zerain (543), Ategorrieta (536) eta Txoritegi (533) geratu dira lehen bost postuetan. Danantzako 7. geratu da (521), Gabiriako Osinalde A zortzigarren (501) eta Osinalde B 9. (494), eta Onenak emakume taldea 14. (389). Iaz Segurak jantzi zuen txapela.
Goierrin hurrengo lehiaketa ofiziala urtarrilaren 31n jokatuko da, Idiaabalen, Bikotekako Txapelketako bigarren saioa.
Sailkapena. Gipuzkoako taldekako bola txapelketa 2016
- Santa Kruz (Urnieta). 556 puntu
- CD Hernani. 552
- Zerain. 543
- Ategorrieta. 536
- Txoritegi (Segura). 533
- Zelai-Ondo (Zarautz). 527
- Danantzako (Legazpi). 521
- Osinalde A (Gabiria). 501
- Osinalde B (Gabiria). 494
- Ur-Mia (Ereñotzu). 491
- Elur Txori (Hernani). 488
- Ostadar (Lasarte-Oria). 485
- Behar Zana gizonezkoak (Villabona). 456
- Onenak (Gabiria-Zerain). 389
- Behar Zana emakumezkoak (Villabona). 344