Dagoeneko 350 legazpiarrek eman dute zabor bilketa sistema aukeratzeko botoa
Bihar amaituko da aurretiko botoa emateko epea.
Legazpin igandean egingo dute errefusa eta organikoa biltzeko sistema aukeratzeko herri galdeketa. Hala ere, igandean joan ezin dutenek, aurretik botoa emateko aukera dute bihar arte. Udalak zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 350 lagunek eman dute botoa. “Parte hartze handia” izaten ari dela adierazi dute.