Antzerki denboraldirako bonoak salgai jarriko dituzte bihar Zelai Ariztin
Bihar larunbata, 10:00etatik 13:30era, antzerki denboraldirako bonoak salduko dituzte Zelai Arizti kultur etxean. Bonoek 65 euro balio dute. Euskarazko saioetarako bonoak ere eros daitezke, 32,5 eurotan. Urretxu eta Zumarragako udalek
Bihar larunbata, 10:00etatik 13:30era, antzerki denboraldirako bonoak salduko dituzte Zelai Arizti kultur etxean. Bonoek 65 euro balio dute. Euskarazko saioetarako bonoak ere eros daitezke, 32,5 eurotan.
Urretxu eta Zumarragako udalek zortzi saio programatu dituzte: Cabaret chihuahua (otsailaren 5ean), Kreditua (martxoaren 4an, Joseba Apaolaza urretxuarrarekin), El ingenioso caballero de la palabra (apirilaren 1ean), Etxekoak (maiatzaren 6an), Tipos de tipas (ekainaren 3an), Datorren urtean hobeto (urriaren 7an), El pueblo de los mellados (azaroaren 4an) eta Kuaderno zuria (abenduaren 2an). Saio guztiak Zelai Arizti aretoan izango dira, 22:30ean.