Aritz Egea urretxuarrak irabazi du Garingo mendi lasterketa.
Beasaingo Garingo San Sebastian jaien barruan jokatu den IV. Garingo mendi lasterketan
Aritz Egea urretxuarra izan da azkarrena. 11 kilometroko ibilbide aldapatsua 0:51.59 denboran egin du. Bigarren eta hirugarren postuan,
Iñigo Alzola arrasatearra (0:54:13) eta
Igon Manzisidor debarra (0:54:15) sartu dira.
Emakumezkoetan
Elena Calvillo beasaindarra sartu da lehena helmugan. 1:08:25-ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Bigarrena
Elena Frechilla sondikarra izan da (1:11:45) eta hirugarrena
Oihana Arratibel ordiziarra (1:13:01).
Beasaindarren artean, mutiletan
Koldo Agirrek jaso du saria eta nesketan
Elena Calvillok.
250 korrilarik hartu dute parte gaur eguerdiko lasterketan.