2015ko Goierriko Bi Handiak.
Uztailaren 8an Beasainen jokatuko den 88 kilometroko Goierriko Bi Handiak proban antolatzaileek jarri duten muga, 500 lagunekoa bete da. Orain, itxaron zerrenda irekiko dute. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, “bajak dauden heinean, itxaro-zerrenda horretatik beteko dira. Beti ere, izen-emate epemuga iritsi arte (ekainak 2).Data horretatik aurrera ez da itxaro-zerrendatik inskripziorik formalizatuko. Itxaro-zerrendako izen-emateak izena emandako ordena berean formalizatuko dira”.
Beste bi probetan, Ehunmilak (169 km) eta Marimurumendi maratoian (42 km) badago oraindik izena emateko aukera.