Talogintza ikastaro arrakastatsua
Urteroko ohiturari eutsita, Goiztiri AEK-k euskara eta talogintza uztartu ditu Arriaranen. 80 bat lagunek Segurako talogileen azalpenak entzun eta taloak egin dituzte Intxaurpe elkartean. Egin ondoren, jakina, jan ere egin zituzten txokolatea, txorizoa, hirugiharrea eta gazta lagun zutela. Euskara ikasten ari direnek ere aukera izan zuten euskaraz dakitenekin euskara praktikan jartzeko.