Imaz hotela inauguratu dute Seguran
“Familiako proiektu berria” aurkeztu, inauguratu eta bedeinkatu dute gaur Seguran: Imaz hotela. Bi izarreko hotel berriak bederatzi logela ditu: zazpi bikoitz eta bi banako; batzuk Aizkorrira begira, eta besteak plazara eta elizara begira. Hotelaz gain, taberna eta jatetxea zerbitzua ere eskaintzen jarraituko dute imaztarrek.
Jabier Imazek aurkezpenean Sean duenez, “aitonak orain dela 85 urte erosi zuen eraikina eta taberna jarri zuen martxan. Gu hirugarren belaunalia gara eta laugarren belaunaldia ere aritzen da laguntzen”.
Teknologia berriz hornitu dute hotela. “Eraikina erabat domotizatu dugu. Mugikorraren eta ordenagailuaren bidez dena kontrola daiteke”.
Alkatearen eskerrak
Segurako eta eskualdeko hainbat herritar eta ordezkari gerturatu dira inauguraziora. Eñaut Telleria Segurako alkateak eskerrak eman dizkio Imaz familiari: «Ongi etorri eman nahi diogu herrian falta zitzaigun zerbitzu berri honi. Herria eta eskualdea aberasten du eskaintzak».