Julio Basultoren elikadura jardunaldia larunbatean Igartzan
Ttiklik elkarguneak elikadura jardunaldia antolatu du Julio Basulto adituarekin. Larunbatean, 11:00etan hasita Nola ihes egin bizitzako etapa desberdinetan nutrizio engainuei izango du hizpide. Haurdunaldia, edoskitze aldia, haurtzaroa, nerabezaroa eta heldu aroa aztertuko ditu. Hitzaldiaren ondoren galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da Ttikliken webgunean: www.ttiklik.com. 19 euroko kostua du.













