Ezkiaga auzoko semaforo berria.
Ezkiaga etorbideko 1. zenbakiaren parean jarri duten semaforoa berria martxan dago dagoeneko. Honela, Juan XXIII. eta Zazpiturrietako kaleko zirkulazioa arindu nahi izan du udalak. Izan ere, orain arte zegoen semaforo bakarrarekin, ibilgailuek J.M. Iturriotz kaletik pasa ordez Juan XXIII. eta Zazpiturrieta kaleetatik joateko joera zuten. Zirkulazio gehiena J.M. Iturriotz kalera bideratu nahi dute semaforo berriaren laguntzarekin.