Lazkaoko ikastolan 'ertainen eguna' ospatu dute, jolas eta bazkari
San Joan Bosko, irakaskuntza ertainekoen festa eguna da gaur. Goierrin ohitura sustraitua du ospakizunak, eta batxilergoko ikasleek beste modu bateko lezioa izan dute gaur: festakoa, jolaserakoa eta beste mota bateko harremanak lantzekoa. Denetarik dagoelako ikasi beharra.
Lazkaoko San Benito ikastolan, adibidez, goizean kiroldegira joan da ikasle saldoa. Mus, partxis eta xake lehiaketak izan dituzte lehenengo. Futboleko finala, gero. Ikasle eta irakasleen artean herrian zehar gymkana ere egin dute, eta sukaldaritzarako txoko bat antolatu dute. Marrazki lehiaketa gauzatu dute, baita ere.
Festa bukatzeko playback-a eta batxilergoa-2koen azken showa. Azken mailakoak irakasleekin bazkaltzera joan dira, eguerdian. “Egun ederra izan da”, borobildu dute ikastolakoek.