Aramatik, Altzagatik eta Legazpitik, bikote bana Gipuzkoako mus finalera
Legazpin ostegunean, eta Araman eta Altzagan bart jokatu dituzte Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako herriko kanporaketak. Bikote irabazleak Gipuzkoako finalerako sailkatu dira; otsailaren 20an da, Alegian.
Altzagan Pako Zubeldia eta Joxi Urdangarin bikoteak irabazi zuen, atzo, Artea elkartean jokatutako kanporaketa. Legazpiko Karibe Zaharrean, berriz, Jabier Zelaia eta Agustin San Martin Txamar izan ziren nagusi. Araman, Toki-Alai tabernako mus saioan, 7 bikoteren artetik Xebero Zubeldia eta Manuel Olazabal gailendu ziren.