Aro berriari ekin dio Enirio-Aralarko Mankomunitateak, ganaduzale, artzain eta erakundeen bilera eginda
Enirio-Aralarko Mankomunitatearen batzarra gaur goizean egin dute, Ordiziako Barrena jauregian. Mendiko larre eta ustiaketa komunak erabiltzen dituzten hainbat arlotako ordezkariak elkartu dira: ganaduzaleak, artzainak, nekazaritza sindikatuak eta herri erakundeetako arduradunak, Jose Migel Santamaria mankomunitatearen presidentea buru zela.
Pare bat orduko batzarra egin dute. Europatik datozen arauen gainean jardun dira, ganaduzaleek eta artzainek beren kezkak eta zalantzak aurkeztu dituzte, eta aurrera begira lan dinamika bat adostu dute. Mankomunitateak hiru urte zeraman batzarra egin gabe, Santamaria lehendakariaren arabera. Orain, batzordeak eratu dituzte, eta lantalde bat ere izendatu dute. Aurten, udazken aldera, beste batzar bat egitekotan geratu dira.