Elur denboraldiarekin batera, Beasaingo Arrastaka mendi taldeak iraupen eskia egiteko irteera antolatu du datorren asteburuan, otsailaren 6an eta 7an. Pirinioetako Aspe bailarako Le Somporteko (Aragoi, Espainia) eski estazioa aukeratu dute horretarako....
Iraupen eskia egiteko irteera antolatu du Arrastakak.
Elur denboraldiarekin batera, Beasaingo Arrastaka mendi taldeak iraupen eskia egiteko irteera antolatu du datorren asteburuan, otsailaren 6an eta 7an. Pirinioetako Aspe bailarako Le Somporteko (Aragoi, Espainia) eski estazioa aukeratu dute horretarako. Izan ere, Arrastakatik jakinarazi dutenez, «Le Somporteko eski estazioa iraupen eskia egiteko lekurik onenetako bat da. Pirinioetako Aspe bailaran dago kokatua, ingurune oso politean, eta mendi ederrez inguratua».
Eski irteeran parte hartzeko interesa dutenekin, datorren asteartean, otsailak 2, 19:30ean, bilera egingo dute Ehunmilak-Arrastakaren lokalean, irteeraren xehetasunak zehazteko eta zalantzak argitzeko.
Egun eta ordu beran, 646 855 620 telefono zenbakira deitu daiteke. Informazio gehiago
www.arrastaka.net webgunean ere eskura daiteke.
Arrastaka elkarteko kideek jakinarazi dutenez, irteera horretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.