Baserritarrei omenaldia egingo diete gaur Beasainen, azokaren 90. urteurrenean
Beasaingo astearteroko azokak 90 urte beteko ditu gaur, eta omenaldia egingo diete bertan biltzen diren baserritarrei, bai egungoei eta baita lehengoei ere. Asteroko moduan, goizean zehar Loinazko San Martin plazapean elkartuko dira nekazari eta saltzaileak. Baina gaurkoa egun berezia izaki, urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu du udalak arratsalderako. 18:30ean elkartuko dira, Igartza jauregian. Aurrena, Jakoba Errekondok Bizi Baratzea liburua aurkeztuko du. Ondoren, astero saltokia jartzen duten baserritarrei omena egingo diete.