Aitor Zuriarrain izan da azkarrena Idiazabalgo txirrindulari lasterketan
San Blas jaien barruan, Idiazabalgo 36. Txirrindulari lasterketa herrikoia jokatu dute gaur. Guztira herriko 13 zale atera dira, eta Aitor Zuriarrain izan da denetan azkarrena. Podiuma Unai Santosek eta Mikel Lasak osatu dute.
Aurreneko hiru postuez gain, hainbat sari banatu dituzte parte-hartzaileen artean. Mendiko Saria Andoni Katalinak jaso du; sprint bereziena Iñaki Etxeberriak; Ampo-Poyam saria Gillermo Urrestarazuk, eta konpetibitate handienarena, Ander Berasategik. Txirrindulari gazteena Mattin Intxausti izan da eta zaharrena, Alejandro Bikuña. Azkena egin duen Artzeiz Mujikak ere jaso du bere saria.