Finalaren ostean atera zuten guztiek elkarrekin argazkia
San Blas festen bueltan, atzo iluntzean jokatu zuten herriko futbito txapelketako finala, Idiazabalen. ATA (M) taldeak 5-3 irabazi zion ATA (P) taldeari.
Lehenengo zatiaren amaieran markagailua berdinduta zegoen, biek gol bana egin ostean. ATA (M) taldean Xabier Sanchezek sartu zuen gola, eta ATA (P) taldean, berriz, Josu Aranburuk. Gauzak horrela, bigarren zatian erabaki zen guztia. Ioritz Imazek berriz ATA (M) taldea aurreratu zuen, nahiz eta ondoren gauzak aldatu egin ziren. Egoitz Lasa eta Ander Garmendiaren golei esker buelta eman zion markagailuari ATA (P) taldeak. Ez zen hor amaitu partida, ordea. Jon Ander Mujikak sartu zuen berdinketaren gola, eta jarraian Mikel Aranbururen eta Ioritz Imazen golekin gailendu zen ATA (M) taldea,
5-3 irabaziz. Ondoren, guztiak sagardotegira joan ziren ospatzera.