'Menus de temporada' izena du, eta 280 errezeta biltzen ditu. Donostian egingo dute aurkezpena, 19:00etan.
Ritxar Tolosa eta Josema Azpeitia legazpiarrak. / Argazkia: Asier Zaldua
Gourmand Award saria jaso zuten iaz Josema Azpeitia eta Ritxar Tolosa legazpiarrek,
La senda del pintxo liburuagatik. Bada, gaur, liburu berri bat aurkeztuko dute:
Menús de temporada. Ametzagaña hotelean izango da aurkezpena, 19:00etan.
Gipuzkoako
98 taberna eta jatetxek parte hartu dute liburuan, eta guztira 280 errezeta bildu dituzte. Jatetxe bakoitzak menu bat prestatu du, urtaro bati lotua. Hala, liburua lau zatitan banatuta dago, eta zati bakoitzean
urtaro bakoitzari dagozkion menuak ageri dira, denboraldiko produktuak erabilita.
Datorren astean salgai jarriko dute liburua Gipuzkoako liburu dendetan eta parte hartu duten jatetxeetan,
20 euroan.