Juan Mari Mujika eta beste hiru auzipetuak absolbitu egin dituzte Aznarren kontrako erasoaren auzian
Aznarren kontra 2011n egindako hilketa saiakeran parte hartu izana leporatzen zien akusazioak
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia hiltzeko saiakera leporatuta auzipetu zituzten lau euskal herritarrak absolbitu egin dituzte, froga nahikorik ez dagoelako. Auzipetuen artean ziren Juan Mari Mujika Dorronsoro Kantxillu ataundarra, Pello Olano, Goio Jimenez eta Luis Iruretagoiena. Iazko abenduan hasi zen epaiketa, eta ahozko saioan, errugabetzat jo zuten beraien burua lau auzipetuek. Olanok gainera, guardia zibilek torturatu egin zutela salatu zuen, eta ukatu egin zuen sekula ETAko kide izan zenik. Epaiak dioenez, ezin da frogatu auzipetuek 2011ko atentatu saiakeran parte hartu zutenik, eta ondorioz, ez dago haien errugabetasuna zalantzan jartzeko nahikoa motibo. Albiste honekin lotuta: