Kultur astea ari dira ospatzen. Ostiralean mozorro festa egingo dute. Larunbatean haur jolasak, ‘Izeba Tekla’ musika emanaldia eta futbito partida dituzte
Laiotz Herri Eskolan kultur astea ari dira ospatzen.
Segura Segurako Laiotz herri eskolan aste berezia dute oraingoa; kultur astea ari baitira ospatzen. Gurasoentzako emanaldi bereziak aurkezteaz gain, beste hainbat eta hainbat ekintza ere ari dira burutzen. BIharkoa ere egun bete-betea du Segurako eskolaumeek. 10:00etan, LH ko 1. zikloko ikasteak herriko Erdi Aroko Interpretazio Zentroaren eskutik, Erdi Aroa ezagutuko dute. LHko 2. zikloko ikasleek, berriz, 11:30ean, Pello Añorga ipuin kontalariaren bisita jasoko dute. Arratsaldean, berriz, 15:00etan, santa eskean aterako dira.
Ostiralean inauteriak ospatuko dituzte: 15:15ean mozorro festa eta txokolate jana antolatu dituzte eta iluntzean, 18:30ean, Hartzaren esnaeraren ekitaldian parte hartuko dute.
Larunbatean, 11:30ean, haur jolasak egingo dituzte plazan edo Baratze pilotalekuan eta ondoren mokadutxoa jango dute. 17:00etan, Xabier Lizasoren Izeba Tekla musika eta jolas emanaldia izango dute kultur etxean. Eta 18:00etan, futbito partida jokatuko dute 6. mailako ikasleek eta gurasoek.
Igandean, azkenik, mendi irteera egingo dute Uzturrera, 08:30ean plazatik abiatuta.