Sagarrondoei buruzko ikastaroa antolatu du Erbie elkarteak Gabirian
Sagarrondoei buruzko jakintza zabaltzeko ikastaroa emango du Gabiriako Erbie elkarteak, datorren astean. Oinarrizko kurtsoa izango da, eta bi egunetan banatuko dute: otsailaren 9an eta 11n. Batean arlo teorikoa landuko dute, eta bigarrenean praktikoa.O...
Otsailaren 9an, asteartea, arlo teorikoa Erbie elkartean bertan emango dute. Gabino Murua sagarzale gabiriarra eta Ramon Aseginolaza idiazabaldarra ariko dira irakasle.
Lau-bat orduko iraupena izango du saioak. Besteak beste, sagar txertagai edo patroi ohikoenen berri emango dute: frankoa, MM9, M106… Baita urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak, inausketa eta txertaketa ere, beti ere sagarrondoei begira.
Izena emateko, telefonoz
Ikastaroaren bigarren zatian, praktikoan, sagastira joango dira. Aseginolazak azalduko du arbolak nola zaindu behar diren. Otsailaren 11n da —eguraldi ona baldin bada—, 15:00etan hasi eta ilundu arte.
Izena telefonoz hots eginda eman behar da (679 972 372).













