Euskal rally gidari eta laguntzaile onenak Antion izan dira
Gabiriako rallysprinta martxoaren 6an jokatuko da
Euskadiko Automobilismo Federazioak eta Zumarragako udalak deituta, Erkidegoko kotxe pilotu onenak elkartu dira gaur eguerdian Antioko interpretazio zentroan. 2015eko euskal txapelketetako sariak banatu dira bertan. Ekitaldian Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Angel Gurrutxaga Federaziko lehendakariak hartu dute parte. Aretoa jendez gainezka egon da.
Sariak kategoria desberdinetan sailkatuta banatu dira: gaztetxoen karting-a, Sport, Slalom, Mendia, Rallysprint eta Rallyak.
Hauek dira sailkapen nagusiak:
Karting-a: Alebinak: Iker Asensio Kadeteak: Iraitz Landa Juniorrak: Aitor Manso Sport 1. Asier Santamaria 2. Luis Santamaria 3. Alfredo Knorr Slalom 1. Euzki Irazu 2. Oskar Revilla 3. Victor Calvo Mendia 1. Aitor Zabaleta 2. Joseba Iraola 3. Arkaitz Ordoki Rallysprint 1. Aingeru Castro 2. E. Barrenetxea-Arando 3. Iban Tarsicio Rally 1. Ander Arana 2. Victor Saizar 3. Mario PerezAutomobilismoak zaletu asko ditu Zumarragan, Serranok ekitaldian gogoratu duen bezala. Datorren urtean edo hurrengoan herrian proba bat antolatzeko eskaera luzatu diotela ere aipatu du, eta gaia aztertuko duela agindu ere bai. Lehenago, inguruan beste proba bat ikusteko aukera izango da, Gabiria-Legazpi rallysprintak data zehaztuta duelako dagoeneko: martxoak 6, igandea.