Iparragirre eta Telleria osaba-ilobak, Idiazabalen.
Asteburuan jokatu dituzte Euskal Herriko Mus Txapelketako herrikako azken kanporaketak. Goierrin guztira 21 kanporaketa jokatu dituzte; Idiazabalen eta Ormaiztegin izan dira azkeneko saioak.
Herriko jaien ondorenetan, larunbatean egin zuten Idiazabalgo kanporaketa. 12 bikotek parte hartu zuten, eta Migel Angel Iparragirre eta Ander Telleria izan ziren txapeldunak. Haiekin batera, finala jokatu zuten Mikel Saralegi eta Jon Esnaola sailkatuko dira Gipuzkoako kanporaketarako.
Ormaiztegin berriz, 11 izan ziren izena eman zuten bikoteak. Aitor Sagarna eta Axier Zabala atera ziren irabazle; Pello Garin eta Jon Ormazabal ere sailkatu dira.
Bestalde, pasa den astean jokatutako kanporaketa bada ere, egunotan jakinarazi dituzte Zegamako kanporaketako irabazleen izenak. Femin Mazkiazaranek eta Joxe Antonio Berasategik jantzi zuten txapela; Aritz Irastortza eta Koldo Otegi ere sailkatuta daude.
Behin herrikako saioak bukatuta, herrialdeetako kanporaketak egingo dituzte. Gipuzkoakoa Alegian jokatuko dute, otsailaren 20an.