Bederatzi haur eta zortzi gurasok parte hartu dute familientzako tailerrean.

Familientzako tailerra egin dute asteburuan Igartubeiti baserri museoan. Inauteriak aitzakia hartuta, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu zituzten. Bederatzi haurrek parte hartu zuten tailerrean, eta zanpantzarrez jantzi ziren. Ederki pasa zuten txano koloretsuak egiten.
Hurrengo familientzako tailerra otsailaren 27an izango da
. Sorgin dantzaren jatorria ezagutuko dute parte hartzaileek, eta konpartsa bat osatuko dute. Izena eman behar da: 943 72 29 78.