Ospitaleko aparkaleku txikia, zabalik
Zumarragako Udalak ireki du jada ospitaleko aparkaleku txikia (Argixao eta Bidaurreta auzoen ondoan dagoena). Lursail hori aparkaleku bezala erabiltzen zen dagoeneko, baina orain asfaltatu eta markatu egin dute. 100 autorentzako
Zumarragako Udalak ireki du jada ospitaleko aparkaleku txikia (Argixao eta Bidaurreta auzoen ondoan dagoena). Lursail hori aparkaleku bezala erabiltzen zen dagoeneko, baina orain asfaltatu eta markatu egin dute. 100 autorentzako tokia du. Kanpo kontsulten eraikinaren ondoan beste aparkaleku bat egiten ari dira, 250 autorentzat. Udaberrian irekiko dute.