Arroz krematsua onddo eta ziazerbekin
Beasaingo Rubiorena jatetxeko Urki Balerdik prestatutako errezeta.
Osagaiak:4 lagunentzat
300 g. bonba motako arroza Tipula 1 100 g, onddo konfitatu ...Beasaingo Rubiorena jatetxeko Urki Balerdik prestatutako errezeta.
Osagaiak:
4 lagunentzat
- 300 g. bonba motako arroza
- Tipula 1
- 100 g, onddo konfitatu
- 150 g. ziazerba
- 350 ml. esnegain
- Oliba olioa
- Gatza
Errezeta:
Platera prestatzeko, alde batetik arroza, eta bestetik ziazerbak eta onddoak egiten dira.
Arroza
Lehenik arroza egosi behar da. Horretarako tipula txikitu eta erregosi, ondoren arroza gehitu, eta buelta batzuk ematen zaizkio bertan. Urarekin estali eta egosten jarri. 15 minutu inguru eduki behar da irakiten, ez du erabat egosita geratu behar.
Ziazerbak eta onddoak
Beste lapiko batean, ziazerbak erregosi, ondoren konfitatutako onddoak gehitu, eta pixka bat egiten utzi behar dira. Minutu pare bat pasa denean esne-gaina gehitu.
Aurretik egosi dugun arroza nahastu eta irakiten eduki behar da esnegaina krematsua geratu arte. Gatz puntua eman eta jateko prest dago.
Aurkezpena
Zerbitzatzerakoan fruitu lehorrekin, ali-oliarekin edo belar ezberdinekin lagundu daiteke platera.