Ostiralean Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko dute Legazpin
Ane Beloki legazpiarrak parte hartuko du. Sarrerak erosteko azken eguna bihar da.
- 15:00. Idatzizko proba. Haztegi Ikastolan. Hamalau urte bitarteko haurrek parte hartzen dute. Gai bat ematen diete, eta idatzizko bertsoak idatzi behar dituzte.
- 16:00. Saio didaktikoa. Latxartegi aretoan. Saio hau ez da txapelketan sartzen. Bertso eskolako ikasleek, jarritako bertso sorta bat abestuko dute. Horrez gain, Agin Laburu eta Nerea elustondok bat bateko bertso saioa eskainiko dute.
- 19:00. Kanporaketa. Muruazpi elkartean. Hamalau eta hemezortzi urte bitartekoen bat bateko kanporaketa saioa. Bertso afari formatua izango du, eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eu webgunean (bihar da erosteko azken eguna). Parte hartzaileak: Ane Beloki legazpiarra, Oihana Arana, Gontzal Belategi, Gartxot Ramirez, Marixe Ruiz de Austri eta Bittor Zubiagirre. Gai jartzen: Asier Iriondo.