Afizionatu mailako txirrindularitza denboraldia Urretxun hasiko da
Afizionatu mailako txirrindularitza denboraldia Urretxun hasiko da, martxoaren 12an. Lehen proba hau Lizartzan antolatu behar zuten, baina bertan behera utzi behar izan dute. Hala, Federazioak Goierri kirol elkarteari proba hau
Afizionatu mailako txirrindularitza denboraldia Urretxun hasiko da, martxoaren 12an. Lehen proba hau Lizartzan antolatu behar zuten, baina bertan behera utzi behar izan dute. Hala, Federazioak Goierri kirol elkarteari proba hau antolatzeko eskatu dio eta baiezkoa eman dute. Proba hau Txapeldun txapelketarako baliagarria izango da.