Haurrentzako tailerra, larunbat arratsaldean Antion
Larunbat honetan haurrentzako tailerra egongo da Antioko interpretazio zentroan. 5-10 urte bitarteko haurrek larruzko diru-zorroak egiten ikasiko dute, 16:30etik 18:30era. Tailerra Miriam Fernandezek emango du. Parte hartu nahi dutenek, gaur
Larunbat honetan haurrentzako tailerra egongo da Antioko interpretazio zentroan. 5-10 urte bitarteko haurrek larruzko diru-zorroak egiten ikasiko dute, 16:30etik 18:30era. Tailerra Miriam Fernandezek emango du. Parte hartu nahi dutenek, gaur dute izena emateko azken eguna. Horretarako, Zumarragako kultur etxera jo behar dute: 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 21:00etara. Informazio gehiago lortzeko, 943 72 35 10 zenbakira dei daiteke.