Kultura gaiez eta 'Makilari' aldizkariaz bilerak bihar dira
GABIRIA // Gabiriako Kultura Batzordeak bi bilera egingo ditu, bihar arratsaldean. Lehenengo, 19:00etan hasita, Makilari herri aldizkarirako jasotako lanak aztertu eta apailatuko dituzte. Ondoren, 19:30ak aldera, kultura eta euskara gai orokorrei buruz...
GABIRIA // Gabiriako Kultura Batzordeak bi bilera egingo ditu, bihar arratsaldean. Lehenengo, 19:00etan hasita, Makilari herri aldizkarirako jasotako lanak aztertu eta apailatuko dituzte. Ondoren, 19:30ak aldera, kultura eta euskara gai orokorrei buruzko bilera hasiko da. Komunikazio eta Garapen Batzordeak otsailaren 29an du hurrengo batzarra.