Lazkaibarko zubian biribilgune berria margotu dute
Pasa den astean hasi ziren Lazkaibar zubiaren ondoko bidegurutzean pintaketa lanak. Biribilgunea margotu dute lurrean; trafikoa pilatu ohi da gune horretan, eta Ordiziako udal teknikariek bidegurutzea biribilgune baten bidez antolatzea erabaki dute. Erabaki hau behin-behinekoa izango da eraginkorra den edo ez jakin arte. Hartutako neurriak trafikoa hobetzen badu, beste tratamendu bat emango zaio, eta behin-betiko biribilgunea izango da.