Musika eskolako gitarra klasiko ikasleen kontzertua
Urretxu eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolak kontzertuak antolatu ditu otsailerako. Hiru kontzertu egongo dira. Guztiak Zumarragako Legazpi dorretxean izango dira eta 19:00etan hasiko dira. Bihar, gitarra klasiko ikasleek joko
Urretxu eta Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolak kontzertuak antolatu ditu otsailerako. Hiru kontzertu egongo dira. Guztiak Zumarragako Legazpi dorretxean izango dira eta 19:00etan hasiko dira. Bihar, gitarra klasiko ikasleek joko dute. Hilaren 23an, berriz, biolin ikasleek joko dute. Azkeneko entzunaldia hilaren 26an izango da. Berriro gitarra klasikoaren doinuak entzuteko aukera egongo da, ikasle helduek jota.