‘Taxi-Teheran’ filma emango dute ostiralean, Zumarragan
ButaK 21 zineklub taldeak Taxi-Teheran pelikula irandarra emango du ostiral honetan, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Pelikula honetan, taxi batean igotzen diren irandarrek bere herrialdeari buruzko iritzia ematen dute. Taxiaren
ButaK 21 zineklub taldeak Taxi-Teheran pelikula irandarra emango du ostiral honetan, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Pelikula honetan, taxi batean igotzen diren irandarrek bere herrialdeari buruzko iritzia ematen dute. Taxiaren gidaria Jafar Panahi zuzendaria da. Filmak 82 minutuko iraupena du. Sarrerak 4 euro balio du eta 10 pelikula ikusteko aukera ematen duen bonoak 35 euro. Bono honek zinekluberako eta zine komertzialerako balio du.