Euskal selekzioaren eta Kataluniaren arteko partida.
Altamirak errugbiko euskal selekzioaren partida hartuko du larunbat honetan. Ordizian bereziki landu izan da jokalari gazteen harrobia, eta horren islada izango da etziko partida, 21 urtez azpiko selekzioak jokatuko baitu, Valentziakoaren kontra. Partida 12:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Jose Mari Galdos eta Peio Urkidi euskal hautatzaileek 23 jokalariko zerrenda osatu dute. Horietatik sei, Ordizia Rugby Elkarteko jokalariak dira: Beñat Erbina, Oier Goia, Imanol Aldanondo, Xabier Fajardo, Unai Aragon eta Ander Alberdi