Espainiako selekzioak hautatu du munduko txapelketa jokatzeko, junior mailan.
Azaroan Kirol Saria eman zion Legazpiko Udalak Jon Odriozolari.
Martxoaren 17an, 18an eta 19an jokatuko da Jiu Jitsuko junior mailako munduko txapelketa, Madrilen, eta bertan izango da Jon Odriozola legazpiarra. Espainiako selekzioarekin jokatuko du txapelketa.
Odriozolak
Espainiako Kopan urrezko domina irabazi zuen urtarrilean. Legazpiko Udalak, berriz, Kirol Saria eman zion iazko azaroan. Hamabost urte ditu, eta datorren hilean beteko ditu hamasei. Legazpiko Jiu Jitsu taldeko ikaslea da.