Familiei zuzenduta egongo da, eta bihar da izena emateko azken eguna.
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan familientzako tailerra antolatu dute larunbaterako.
Lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta XIX. Mendean Donostian zein Euskal Herriko beste leku batzuetan ospatzen ziren inauterietako ohiturak ezagutuko dituzte.
Tailerra
16:00etan hasiko da, eta bi ordu inguru iraungo ditu. Parte hartzaile bakoitzak mozorro bat izango du, eta istorio bat sortuko dute. Amaitutakoan,
merienda osasuntsua egingo dute.
Pertsona bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu (
familia txartelarekin, bi euro), eta (
mzumalakarregi@gmail.com edo 943 88 99 00).