Urretxuko Udalak Barrenkaleko errepidea eta espaloia konponduko ditu
Urretxu Urretxuko Udalak Barrenkaleko zorua konpondu behar du, gaztetxetik San Martin auzoko parkera doan tartean. Konponketak errepidean zein espaloian egingo dituzte. Udalak espaloiaren egoera txarra delako erabaki du, batez ere,
Urretxu Urretxuko Udalak Barrenkaleko zorua konpondu behar du, gaztetxetik San Martin auzoko parkera doan tartean. Konponketak errepidean zein espaloian egingo dituzte. Udalak espaloiaren egoera txarra delako erabaki du, batez ere, obra hau egitea. Izan ere, azkenaldian bizilagun bat baino gehiago erori da lurrera, estropezu egin ondoren. Obra bi fasetan egingo dute. Gaur, gaztetxearen eta haurrentzako parkearen artean dauden platanondoak bota zituzten. Izan ere, zuhaitz hauen sustraiek espaloiko baldosak eta errepidea altxatu dituzte. Ondoren, zuhaitzen ipurdiak eta sustraiak aterako dituzte eta sustraiek espaloian egindako kalteak konponduko dituzte. Bigarren fasean, eguraldiak utzi bezain laster, errepidea asfaltatu eta margotuko dute. Lehen fasean ez dute errepidean lan egingo, baina errepide ondoko aparkaleku ilaran ezin izango da aparkatu langileek segurtasun handiagoz lan egin dezaten.