
Legazpiko kanporaketako parte hartzaileak, Asier Iriondo gai jartzailearekin. / Arg.: www.bertsolaze.eus
Joan den ostiralean Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako lehen kanporaketa jokatu zuten Legazpiko Muruazpi Elkartean. 60 lagun inguru elkartu ziren bertan, eta, besteak beste,
Ane Beloki herritarrak abestu zuen. Gontzal Belategik irabazi zuen saioa, eta zuzenean apirilaren 17ko finalerako sailkatu da.
Datorren kanporaketa saioa Lasarte-Orian jokatuko dute, ostiral honetan.
Paul Iruretagoiena ataundarrak eta Iraitz Sarasola ordiziarrak parte hartuko dute. Horiekin batera, Aitor Balerdi, ,Beñat Mujika, Asier Ibarguren, Jokin Irastorza eta Josu Ibarguren.
Sarrerak salgai daude, asteazkenera arte.