Bihotz-biriketako bizkortze tekniken ikastaroa egingo dute Zerainen
Basarte Guraso Elkartea bihotz-biriketako bizkortze tekniketan trebatzeko ikastaroa antolatzekotan da. Ikastaroraen helburua, inguruan norbaitek bihotz-birika gelditze bat duenean, lekukoak egin behar duen lana hil ala bizikoa denez, anbulantziak iristen den bitartean eman beharreko pausoak ikastea da.
Ikastaroa egiteko bi aukera daude, otsailaren 23an eta 24an 18:00etatik 20:00etara egitea, edo otsailaren 27an, larunbatean, lau orduko saio bakarra egitea.
Helduei zuzendutako ikastaroa da; doakoa. Mandio dendan eman behar da izena (943 80 15 05). Gaur da azkeneko eguna. Izena emateko garaian ikastaroa noiz egin nahiko den adierazi beharko da.
Basarte Guraso Elkarteak zeraindar guztiak gonbidatu nahi ditu ikastaroan parte hartzera.