Denis Itxaso diputatua Mirandaolan, udaletxeko eta Lenburreko ordezkariekin.
Denis Itxaso kultura diputatua Legazpin izan da arratsaldean, eta Lenbur Fundazioaren eskaintza turistikoa eta kulturala ezagutu ditu. Besteak beste, langileen ibilbidea egin du, eta Burdinaren Museoan izan da. Mirandaolan ere izan da, baita Chillida Lantokian ere. Eskaintza ezagutzeaz gain, etorkizuneko planen inguruan hitz egin du Olatz Conde eta Aurelio Gonzalez Lenburreko arduradunekin.