Izotzak hartu dio tokia elurrari
Elur konturik ez da gaur, baina izotza bai, majo egin du. Tenperaturak asko jaitsi dira bart gauean, ipar haizeak lagunduta, eta zeropeko datuak jaso dituzte Goierriko metereologia guneetan. Ordizian, esaterako, -2º-ko hozberoa neurtu dute goizeko 07:50ean, eta Zegaman, -1,7ºkoa. Ohikoa den moduan, irudi bitxi bezain ederrak ere utzi ditu izotzak.