Legealdi plana aurkeztu du Legazpiko Udalak 2015-2019 agintaldirako
Udal talde politikoaren eta teknikoen artean prestatu dute.
LEGEALDI PLANEAN ZEHAZTUTAKO HELBURU NAGUSIAK:
Antolaketa saila: 395.000 euro
Lehenengo aldiz, Legazpiko Udalak legealdi plana prestatu du. 2015-2019 legealdirako plan estrategikoa da, udalaren helburuak zehazten dituena. Atzo aurkeztu zuten herritarren aurrean.Udalaren sail bakoitzeko helburuak finkatu dituzte: antolaketa, lurraldea eta herritartasuna.
Udalaren funtzionamendu egokia erraztea da legealdi planaren xedea. Urtez urte, legealdi plana oinarri hartuta prestatuko dituzte aurrekontuak. Bestalde, «transparentzia tresna bat» izango dela adierazi du alkateak. Izan ere, herritar guztien eskura jarriko dute udalaren webgunean zein udaletxean bertan. Eta oposizioak ere jarraipena egin ahal izango du.
Udaleko lantalde politikoak eta teknikoek elkarlanean prestatu dute legealdi plana. Hiru oinarri ditu: Legazpiko EAJren udal hauteskundeetarako programa, PSE-EErekin legealdi hasieran egindako programa akordioa eta udaleko teknikoen ezagutza. «Gobernu taldearen, oposizioko alderdi baten eta teknikoen ekarpenak ditu planak, eta hori oso aberasgarria da», esan du Olabidek.
- Herritarren arretarako zerbitzu integrala ezartzea (HAZ)
- Zerbitzu telematikoak areagotzea
- Herritarrekiko komunikazioa areagotzea
- Udaleko antolaketa hobetzea
- Udal langileen prestakuntza handitzea, eta belaunaldi erreleboa kudeatzeko plana diseinatzea.
- Auzoak modernizatzea eta berritzea, irisgarritasuna eta hiritartasun inklusiboa bermatzeko.
- Latxartegin aparkalekua eraikitzea.
- Haur parkeak eta lorategiak hobetzea.
- Enpresekin elkarrizketa zubiak eraikitzea.
- Turismoa sustatzeko: Artzain Eguna, Ardiaren Kofradia, Ignaziotar bidea eta Aizkorri-Aratz parkea indartzea.
- Kultur eskaintza handitzea.
- Haurrak, nerabeak eta gazteak artatzeko sistema integrala garatzea: Gaztematika.
- Udalerriko larrialdi plana eguneratzea.
- Mendeko pertsonei eguneroko arreta eskaintzeko babespeko etxebizitza kopurua handitzea.
- Herriko instalazio eta espazio publikoak herritarren beharretara egokitzea.