Asteburuan familientzako mozorro tailerra egin dute Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Dozena bat haurrek parte hartu dute, eta primeran pasa dute. XIX. Mendeko Donostiako eta Euskal Herriko beste hainbat lekutako inauterietako ohiturak ezagutu zituzt...

Asteburuan familientzako mozorro tailerra egin dute Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Dozena bat haurrek parte hartu dute, eta primeran pasa dute. XIX. Mendeko Donostiako eta Euskal Herriko beste hainbat lekutako inauterietako ohiturak ezagutu zituzten, eta bakoitzak mozorro bat jantzi zuen gero, istorio bat antzezteko. Amaieran, merienda osasuntsua egin zuten.